Sarrera
Lagun eta kolaboratzaile agurgarriak:
Ohore handia da guretzat datozen urriaren 18an eta 19an, Barakaldoko BECen ospatuko dugun VII. ORUE Sinposiorako gonbidapena luzatzea. Aurtengo leloa "Etxean zahartzea" izango da. NAGUSI 2012 feriarekin bat egingo dute gure jardunaldiek.
Aurtengoan, ohiko eran, adinekoen erabateko arretari ekingo diogu. Baina azpimarra berezia egingo dugu adinekoen arretarako sistemari orohar, eta etxeko arretari zehazki. Beste behin ere VII. ORUE Sinposioa, hobetzeko asmoz, hobeto zaintzeko asmoz zabiltzaten profesionalen bilgune izatea nahi genuke; hausnarketarako, prestakuntzarako, ikerketarako… profesionalen bilgune hain zuzen ere.
Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren aldeko Europako Urtea dugu aurtengoa. Zahartzean doan europar gizarteari zahartzeak berak suposatzen duen erronkaz ohartarazteko egindako ez-ohiko ekimena da hori. Egun, gizarte gaien eta política gaien zerrendetan lehenengo lekuetan jarri da zahartzea.
Erronka horri aspalditik egunero erantzuten diogun profesionalok, bide horretan ekarpen eta hausnarketak egin ditzakegula uste dugu; lehenik eta behin, zahartzea erronka izateaz gain, gure gizartearen arrakastaren islada ere badela aldarrikatuz.
Ilusioz eta lanez ekin diogu VII. Sinposio hau antolatzeari.
Bertan elkar ikusiko dugulako esperantzaz, jaso ezazu gure agurrik beroena.
Iñaki Artaza Artabe