Ze ikasketa izan behar ditut aurretik Goi Mailako Gizarteratze teknikari zikloa ikasteko?
- Batxilergoko titulua izatea
- Teknikari edo Goi Mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua izatea
- Unibertsitate-titulua izatea
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gaindituta izatea
- Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gaindituta izatea, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzat sarrera-proba gaindituta izatea
Zertan lan egin dezaket?
- Hainbat motatako egoitza-ekipamenduetako hezitzailea
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen egoitza eta ekipamenduetan
- Familiako hezkuntzako hezitzailea
- Adin txikikoen egoitza eta programetan hezitzailea
- Pertsona nagusien egoitza eta eguneko zentroetako hezitzailea
- Eskoletan hezkuntza-laguntzako hezitzailea
- Lan-munduratzeko teknikaria
- Komunitateko, auzoko edo kultura arteko bitartekaria
- Kolektibo zaurgarrien ahalduntze programetan hezitzailea
- ...
Zer ikasiko dut?
- Hezkuntzan esku-hartzeko laguntza
- Bizikidetza-unitateentzako arreta
- Esku-hartze sozialaren testuingurua
- Enpresa eta ekimen sortzailea
- Lantokiko prestakuntza
- Laneko prestakuntza eta orientabidea
- Gizarte-trebetasunak
- Ingeles teknikoa
- Gizarteratzea eta laneratzea
- Bitartekaritza komunitarioa
- Gizartean parte hartzeko metodologia
- Lehen laguntzak
- Autonomia pertsonalaren sustapena
- Gizartean esku hartzeko proiektua
- Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
Zein da Orue Eskolan erabiltzen den metodologia?
- Arloko 60 elkarte baino gehiagorekin elkarlanean
- Eginez Ikasi proiektua
- Irakasle aditu eta arituak
- Metodologia parte hartzaileak
- Komunitatean kokatuta eta komunitatetik abiatuta