Nola ulertzen dugu Gizarteratze teknikariaren eginkizuna?
Maila desberdinetan arrisku sozialean edota baztertze egoeratan egon daitezkeen edo dauden pertsonen eta komunitateen ahalduntzea eta gizarteratze prozesua ahalbidetzeko egiten den esku hartzea da.
Nola egiten dugu lan Orue Eskolan?
Orue Eskolan erronkak, gure lan filosofia eta egiteko eraren ardatza bezala ulertzen dira: errealitatetik abiatutako praktika, euskalduna eta tokian tokitik sortua, inklusiboa eta integrala, emozioetatik abiatuta, elkarteekin elkarlanean, hezkidetzailea eta motibatzailea.
Hau aurrera eramateko, Orue Eskolan Teoria eta praktika uztartzeko asmoz, 60 elkarte baino gehiagorekin lan egiten dugu; ikasleei praktikak eskaintzeaz gain, hitzaldiak, bisitak, LH Duala, boluntariotza…ere garatuz.