ORUE ESKOLAk, 2003. urtetik hona, formakuntzaren esparruan hainbat ildo eta programa gauzatu izan ditu, azken urteotan, ofizialtasunerako urratsak sendotuz prestakuntzaren modalitate desberdinetan. Besteak beste:
-
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako ikastetxe baimendu (2006ko irailaren 20ko EHAAn argitaratua) eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Heziketa Zikloa emateko itunpeko bezala aitortua.
-
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako ikastetxe baimendu (2011ko ekainaren 1eko EHAAn argitaratua) eta Gizarteratzeko Goi Mailako Heziketa Zikloa emateko itunpeko bezala aitortua.
-
INEM-LANBIDEko erakunde kolaboratzaile bezala aintzatespena eskuratua (2007ko urtarrila).
-
HOBETUZ-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak antolatutako deialdietan parte hartuz, prestakuntza jarduerak antolatuz 2007tik hona.
-
Prestakuntza osagarria eskaintza propioaren bitartez, batez ere Haur Hezkuntza, Gizarteratze eta Arreta Sozio-sanitarioa arloetan.
-
Aholkularitza: Oinarrizko Hezkuntzan, ikastetxeetako berrikuntza proiektuen aholkularitza eta proiektu zehatzen diseinua eta kudeaketa.