Elkarteei eskainitako Aholkularitza Pedagogikoa egungo gizartearen giltzarrietako bat bihurtzen ari da.  Aholkularitza hori, elkartean bertan eta bertako beharrei erantzutera zuzendutako jarduera antolatu eta sistematiko bezala ulertzen da. Bizi ditugun garai hauetako aldaketa sozial, teknologiko zein kultural sakon eta azkarrek eragin zuzena dute langileen eta elkarteen eguneroko lanean.

Horregatik, ORUE ESKOLAk, hasierako  kalitatezko prestakuntzaren bidez egoki prestatutako profesionalak ziurtatzeaz gain, profesional horiek haien jarduera erakunde baten barruan eta taldelanean arituz garatu beharko dutela kontuan hartzen du.

Etengabeko prestakuntza horren beharra somatuz, ORUE ESKOLA, jadanik prestakuntza estandarra eskaintzeaz gain, haien lana garatuko duten erakunde edo lantalde horrenganako neurriko aholkularitza eskaintzen ari da.

Azken finean, erakunde bakoitzari behar duen formakuntza eskaintzea eta taldearen garapen prozesuan laguntzea ditu helburu Aholkularitza Zerbitzu honek.

Aholkularitza zerbitzu hau hiru esparrutan landu izan du orain artean Orue Eskolak: hezkuntzan, gizarteratzean eta arlo sozio-sanitarioan.

Facebooken elkarbanatu