ZER DA EGINEZ IKASI?

 

Gizarte arloko profesionalek baztertze sozialeko egoeratan esku hartzen dute eta gizatalde zaurgarriekin  lan egin ohi dute.

Gainera, irakasleak denboraren eta curriculumaren agindupean gaudenez, gai , eduki eta baliabide batzuk sakontasun handiagoz ezagutzeko eta lantzeko gogoekin geratzen gara.

Eginez ikasi proiektuan ikaslegoak gai eta metodologia anitzak garatu eta sakontzeko aukera ematen dugu.

Hezkuntza komunitateko eragile desberdinak parte hartzen duten proiektu boluntarioa da: irakaslegoa, egungo eta aspaldiko ikaslegoa eta erakunde kolaboratzaileak.

Espazio honetan gure lan egiteko modua aztertzeko eta esku hartzen dugun pertsonen bizitza eta duintasuna erdigunean jartzeko edukiak lantzen eta hausnartzen ditugu. Hori guztia, modu praktikoan, metodologia parte hartzaileak erabiliz eta emozioetatik abiaturik.

Facebooken elkarbanatu