ORUE ESKOLA

GIZARTERATZEA Goi Mailako Zikloa eskaintzen dugu. Modalitate presentzial osoan. 

Ikasketak GOIZEKO ordutegian egiten dira, 08:00-14:00. Ikasketa hauek 2 ikasturteko iraupena dute, praktikak barne. (2000 ordu guztira).

D modalitateko zikloa eskaintzen dugu, beraz, EUSKARAZ

Bai, Hezkuntza Sailetik bideratutakoak. Bekei buruzko informazioa Hezkuntza Sailak dekretua argitaratzen duenean jakinarazten da.

Klikatu: Goi Mailako zikloetan sartzeko baldintzak

 

AURREMATRIKULA

2022ko maiatzaren 9tik 27ra bitartean (biak barne). 

Bi aukera dituzu:

           Ezinbestekoa da IKASGUNEAn altan emanda egotea, aurrematrikula egin ahal izateko.

Ez da derrigorrezkoa, baina bai guztiz gomendagarria. Kontuan izan beti izango dutela lehentasuna plaza bat eskuratzeko aurre-matrikula egin duten ikasleek. Aurre-matrikularik egin ezean, plaza libreak geratu arte itxaron beharko litzateke, ez-ohiko epealdira.

NANaren fotokopia eta zure espediente akademikoaren fotokopia (batxillergokoa, edo beste ziklo batekoa,…). Espediente akademikoa IKASGUNEAren bitartez lortu dezakezu, bestela ikasketak egin dituzun zentroan eskatu beharko duzu. Oraindik ez badaukazu espediente akademikoa ikasketak ez dituzulako bukatu, egon lasai. Ekainaren 30a arte aukera egongo da falta den dokumentazioa aurkezteko. Gogoan izan lehendabizi, IKASGUNEAn erregistratuta egon behar zarela. 

Adin txikikoa baldin bazara, zure tutoreak lagunduta etorri beharko duzu. Biek Nortasun Agiria ekarri beharko duzue eta Familia Liburua ere. 

Nahi beste. Pentsatuta ekarri zure zerrenda, lehentasunen arabera ordenatuta. Aurre-matrikula egiterakoan, Hezkuntza Sailetik gomendatzen dute gutxienez 10 aukera hautatzea.

Klikatu: Onarpenerako Lehentasunak_Goi Mailako LH

Berrikuntza: Batxillergotik sarbidea egiten dutenentzako plazak %60a dira. %60 honetan sartzen dira atzerrian Batxillergoa ikasi duten pertsonak ere (%5). 

Aurre izen-ematea egin ostean, onartuen, ez-onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu arte itxaron beharko duzu (behin-betiko zerrendak uztailaren 14ean publikatuko dira IKASGUNEAn eta Hezkuntza saileko web atarian). Adi egon beharko duzu uztailaren 14tik aurrera argitaratuko diren zerrendetara. Behatu beharko duzu ea zure 1.go aukeran onartua izan zaren, edo ez. (Matrikulazio-fase bakoitzaren aurretik zerrenda berriak argitaratuko dira).

 

 MATRIKULA

       Uztailaren 14ean argitaratzen den zerrendan, zure 1.go aukeran onartua izan bazara, matrikula ohiko epeko I.fasean egin beharko duzu.  Beste aukera batean (1.goa ez dena) onartua izan bazara, itxaron egin beharko duzu II.fasera edo III- fasera (behatu aurretik argitaratuko diren zerrendak).

        Ohiko epea: 

         I.fasea: Uztailak 15-19

         II.fasea: Uztailak 21

         III.fasea: Uztailak 26 eta 27

         Ez-ohiko epea: Uztailaren 28 eta 29 eta irailaren 1etik aurrera

 

Ekainaren 13tik Uztailaren 1era bitartean.

Epe honetan matrikulatu ahal izango dira Orue Eskolako gaur egungo ikasleak eta baita ere beste ikastetxe batzuetatik datozen pertsonak (beti ere plazak libre badaude). Plaza hauen esleipena Hezkuntza Sailak zehaztutako irizpideen arabera egingo da.

 

IDAZKARITZA · KONTAKTUA

946300058 telefonora deituz edo info@orueeskola.org helbide elektronikoaren bidez.

Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00.

 

Facebooken elkarbanatu