BHIP Orue Eskola esku hartze sozialean aritzen diren profesionalak trebatzen dituen zentroa gara; bide honetan, etengabeko trebakuntza baita helduen hezkuntza ere ezinbesteko tresnak bezala ulertzen ditugu.
Orue Eskolan erronkak, gure lan filosofia eta egiteko eraren ardatza bezala ulertzen dira: errealitatetik abiatutako praktika, euskalduna eta tokian tokitik sortua, inklusiboa eta integrala, emozioetatik abiatuta, elkarteekin elkarlanean, hezkidetzailea eta motibatzailea. Hau dena, proiektu honetan sinetsi eta parte hartzen duten pertsonen eta elkarlanean aritzen garen erakunde eta elkarteen konpromisoari esker eraikitzen da.