Batez ere lanean ari diren pertsonentzat. Gizarte esku-hartzeko profesionalak. Gaian interesa izan dezakeenak.
Nor sustatua
Lanbide
Oharrak
Egutegia eta ordutegia behin-behinekoak dira
HELBURUAK:
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko esku-hartzearen erreferentzia-esparrua identifikatzea eta deskribatzea.
Esku-hartze profesionalaren eta egindako esperientzien testuinguru zehatzeko baliabideei buruzko informazioa kontuan hartzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeari dagokionez.
Esku hartzeko proiektu bat diseinatzeko fase bakoitzean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiteko elementu garrantzitsuenen ezaugarriak zehaztea.
Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunari buruzko informazio aztertu guztia transmititzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrerantz jotzeko beharra sustatuz.
Esku-hartze profesionaletan irudien edo hizkuntzaren bidez adierazitako jarrera eta estereotipo sexistak identifikatzea.
Generoen aukera-berdintasunaren sustapena koordinatzeko eta hari buruzko prestakuntza eta orientazioa emateko egiturak, lantaldeak eta haien funtzionamendua detektatzea.
Beste baliabide eta zerbitzu batzuetako profesionalak genero-berdintasuna lortzera bideratutako esku-hartzeetan inplikatzea eta haiek koordinatzea bermatuko duten prozedurak zehaztea.
Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko ikuspegitik zehaztea esku-hartze profesionalaren gainean egindako ebaluazioaren ezaugarriak.