Orue Eskolak aniztasunaren aberastasunaz baliatuz, hezkuntzan ikuspegi kritikoa sustatuz, hezkidetza ardatz gisa izanik eta eraldaketa komunitarioa suspertzeko asmoz, gizarte inklusiboagoaren alde lan egitea du helburu.
Horretarako, gizarte esku-hartzearen eremuan lanean aritzen diren eta gure bidelagun kuttunak bihurtu diren beste erakunde edota elkarteekin lankidetza ahalbidetu eta bermatu nahi dugu.
Gure proiektu guztietan ikasle eta profesionalei ikasketen eta errealitatearen arteko lotura eskaintzen diegu, haien ezagutzak eta esperientziak kontuan hartuz baita berriak ere erraztuz eta garatuz.
Gizakiak bere banakakotasunetik abiatuta lanean hasten dela, taldearen barnean indarra eta eraginkortasuna areagotzen duela eta taldeen arteko koordinazioak eta sinergiak mundua eraldatzeko aukera ematen diotela sinesten dugu.
Ideia anitzak, desberdinak eta berritzaileak elkarbanatuz eta partekatuz, joan-etorri edo atzeraelikadura jarrai honetan aniztasunak bere baitan dakarren indarraz baliatzen gara, herritarren komunitatearen eraldaketa sortuz. Aldi berean, elkarlanari duen garrantzia emanez, gizarteko parte-hartzaile guztien inklusioa errazteko bideak zabaltzen joan gaitezkeela irmotasunez defendatzen dugu.
Aurreko lerroetan proposatutako guztia gauzatzeko ekintza eta jarduera zehatz ugari gauzatzen ditugu, hala nola, Gizarteratzea Goi mailako zikloko praktikak mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetan, elkarte eta enpresa desberdinetara bisitak (gu haiengana joanda baita haiek gugana etorrita ere), LH Duala, jardunaldien prestaketa, hitzaldiak, familientzat eskolak edota aholkularitza zerbitzua eta abar.
Esperientzia zabal hori erraztu diguten gure bidelagun guztien aipamena, errekonozimendua eta ezagutza ahalbidetzeko asmoz, sare hau sortzeko lanetan gogotsu aritzen gara.
Denoi gure eskerrik beroena luzatu nahi dizuegu! Ekin lanari! Gizarte esku-hartzea, eraldaketarako bidea!
HIESAren aurkako T4 Elkartea
FEKOOR
EMAUS GIZARTE Fundazioa
LANTEGI BATUAK Fundazioa
MARGOTU Elkartea
PEÑASKAL KOOP
BERRIZTU Elkartea
ELEJABARRI Eskola Publikoa
IMQ igurco
J.B. EGUZKITZA MEABE
Komunitate garapenerako elkartea GAZTELEKU
SALHAKETA
EL CARMELO Ikastetxea
LAUAXETA Ikastola
ASPALDIKO Fundazioa
ARABAKO SAEDen lagunak elkartea
EH DOWN sindromea Fundazioa
BIGITE ELKARTEA
R.M.AZKUE Lekeitioko Ikastola