Orue eskolak psikomotrizitatean graduondoa eskainiko du datorren ikasturtean

2015-05-06

Orue eskola Goi Mailako Ikasketen zentruak unibertsitate ikasketak eskainiko dituen zentroa bilakatu da. Orue Eskolak orain dela 10 urtetatik Goi Mailako zikloak eskaintzen ditu, baita gaur egun arte helburu izan den etengabeko formakuntza eta lanerako formakuntza ere. Eskaintza guzti honi unibertsitate ikasketen eskaintza eransten zaio.

Pausu berri hau zentroak aurrez aurre daukan euskal gizarteari aurkezten zaizkion erronkei erantzuna ematen dien profesionalak trebatzeko bokazioari esker lortu da. Bizi kalitate maila gero eta handiagoa eta etengabea den gizarte batean, helburu hori jarraitzen dioten profesionalak trebatzea beharrezkoa da. Horregatik Orue eskola- eskolako arduradunen esanetan- aitzindari izango da berriz profesionalen trebakuntzan, proiektuan parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen konpromisoari esker. Zalantza gabe, etapa berri honetan, Orue eskolak orain arteko izaera humanistiko, berritzaile eta malgua izaten jarraituko du. 

Bartzelonako Unibertsitateko Etegabeko Formakuntza Institutua

Bartzelonako unibertsitatea estatu mailan erreferentziadun zentroa da. Horrela diote hainbat errekonozimenduk non garrantzitsuenen artean 2015eko ISSUE Ranking-a (Indicadores sintéticos del Sistema Universitario Español) dagoen. Ranking honek unibertsitateen irakaskuntzako ekintzak, ikerketa eta berrrikuntza eta garapen teknologikoa isladatzen ditu eta unibertsitateko ekintza guztiak kontutan hartuz esparru ezberdinetako erakundeak antolatzen ditu. Ranking honetan Kataluniako unibertsitatea, orain Orue Eskolaren aliatu bihurtu dena, Estatuko unibertsitateen artean bigarren postuan dago.

Bartzelonako Unibertsitateak, IL3 Etengabeko Formakuntza Institutuaren bitartez, etengabeko formakuntzan eskaintza zabala garatzen du. Eskaintza horretara Euskal Autonomia Erkidegoan eskainiko den Psikmotrizitate graduondoa gehituko da.

Psikomotrizitateko profesionalak

Azken urteetan, Orue Eskolak psikomotrizitatean trebatu eta espezializatutako profesionalen eskaera gero eta handiagoa dela egiaztatu du. Etorkizuneko profesionalak trebatzeko etengabeko erronka honetan, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, zentroak pausu berri bat eman du.

Psikomotrizitatearen helburu orokorra munduarekin, objektuekin eta beste pertsonekin erlazio eta komunikazioa errazteko gorputz-mugimenduaren domeinua erraztea da.

Lanpostu garrantzitsuenen artean hurrengoak aurkitu ditzakegu: arreta goiztiarra, zentro publikoetako psikomotrizista, gabinete pribatuetan, arlo kognitiboaren garapen praktikoan espezialista, berheziketa, mugimendu zailtasunak dituzten pertsonen psikomotrizista, estimulazioa eta prebentzioa, jokera arazoak dituzten pertsonekin esku-hartzea, gaztazken konpontzea…, familia arazoetan prebentzioa eta esku-hartzea, hezkuntza zentroei aholkularitza, guraso eskolei arreta eta aholkularitza, arazo emozionaletan prebentzioa eta esku-hartzea.

Facebooken elkarbanatu