2015/2016 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA EPEAK

2015-04-15

Eusko Jaurlaritzak jadanik argitaratu du 2015/2016 ikasturterako Goi-Mailako Zikloetan aurrematrikula egiteko epea. 2015.03.25ean EHAAn argitaratutako Hezkuntza Sailburuaren Aginduaren arabera, eskaerak 2015eko maiatzaren 25etik ekainaren 5era egin beharko dira lehenengo aukera lez aukeratzen den zentroan.

Aurrematrikula egiterakoan entregatu beharreko dokumentazioa: 

  • N.A.N.-ren kopia
  • Ikaslearen espediente akademikoaren kopia

Aurrematrikulan, ikasle bakoitzak 3 aukera zehaztu behar ditu lehentasunaren arabera.


Ikastetxeko idazkaritzaren ohiko ordutegia 09:00tik 13:00ra eta 14:30tik 18:00ra izango da.

Facebooken elkarbanatu