HOBETUZ 2015: Etengabeko formakuntza

2015-01-28

HOBETUZ eta LANBIDEren laguntzarekin Orue Eskolak profesionalei zuzendutako eskaintza zabala prestatu dau aurten ere. Aurreko urteko ikastaroen harrera ezin hobea ikusita, aurten ere hiru arlotan oinarrituko da: arlo soziosanitarioan, gizarte integrazioan eta haur hezkuntza arloetan.

Arlo soziosanitarioari dagokionez, nagusien arreta hobetzeko 3 ikastaro antolatuko dira.

Beste alde batetik, Orue Eskolak aurten ere gizarte integrazioa eta haur hezkuntzaren inguruan lan egiten duten profesionalei zuzenduriko ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro hauetako batzuk hauek izango dira: " Dolua eta galerak", "Adimen emozionala", "Intervencion social con menores en riesgo social", "Jokabide arazoak dituzten pertsonekin esku-hartzea", etab…

Hiru arloetako ikastaro hauek iraupen laburrekoak dira, arlo bakoitzeko oinarrizko trebetasunak eskuratu zein ezagutzak eguneratzeko. HOBETUZeko eskaintzaren barne dagoz eta LANBIDEk diruz-lagunduta dagoz. Dohain izango dira. Ezaugarrietako bat aipatzekotan ekintzara begira dagozala esan beharra dago, arlo bakoitzean jardunean dagozan profesionalek gidatuko dabelarik.

Bestalde, ikasturte honetan formakuntza osagarri lez Gizarte integrazioa eta hezkuntza arloetako zenbait ikastaro antolatu doguz.

Hemen eransten deutsuegu 2014-2015 ikasturteko ikastaroen katalogoa.

Facebooken elkarbanatu