Orue Eskolako ikasleak EGIN ETA EKIN ENPRESARI lehiaketan

2014-10-13

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Heziketako 2garren mailako ikasleek DEMAk antolatutako Enpresa ideien lehiaketan eta enpresa proiektuen garapenean parte hartuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia da DEMA. 1989az geroztik enplegua sustatzeko programak garatzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren ildo estrategikoei jarraiki.

Enpresa eta Ekimen sortzailea ikasgaiaren barruan ikasleen motibazioa eta iniziatiba suspertu nahian, 2.mailako hainbat taldek beraiek sortutako enpresa ideiak eta dagozkion proiektuak aurkeztuko dituzte.

Jarraitu egiguzue, ideien aurkezpenetarako egingo doguzan bideoetan, eta bozkatu bideoklipik onena!

Hemen lehiaketaren linka: http://www.demabiz.net/eu/

Facebooken elkarbanatu