2014-2015 ikasturte hasiera

2014-09-01

Dagoeneko uda amaitzear dago eta honekin batera klaseak hasteko garaia ere heldu da. Orue Eskolan datorren irailaren 3an, goizeko 10:00etan emongo deutsagu hasiera 2014-2015 ikasturte berriari. Bertan egongo gara, Haur Hezkuntzako eta Gizarteratzeko Goi Mailako zikloetako ikasle eta irakasle guztiak.

Ekitaldi honek aukera emongo deusku alkarren barri izateko eta ikasturte barri honek suposatzen deuskun erronkari ekiteko. Urtero legez, eskolako instalazioak ezagutzeaz gain, eskolako arduradunen aurkezpena ere egongo da, ikasturte hasiera ilusioz hasi daigun.


Facebooken elkarbanatu