AURREMATRIKULA: GIZARTE INTEGRAZIOA

2014-05-05

Maiatzaren 27an Gizarte Integrazioko Goi Mailako Ziklorako aurre matrikula epea zabalduko da Orue eskolan ekainaren 6ra arte (2014.04.01an EHAAn argitaratutako Hezkuntza Sailburuaren Aginduaren arabera).

Eskaerak egiteko bi bide daude:

  1. Lehenengo aukerako zentroan.
  2. ONLINE ekainaren 5era arte (Eskera online egiten bada, aurrematrikulatutako ikasleak zentrora hurreratu beharko da zehaztutako epearen barruan, bere N.A.N. eta dagokion dokumentazioa entregatzeko.

Aurreko urteetako esperientziak, aurrematrikula behar dan eran egitea nahitaezkoa dala esaten deusku.

Entregatu beharrreko dokumentazioa hurrengoa da:

1. NAN-ren fotokopia

2. Sarbide motaren araberako dokumentazioa:

  • Zuzeneko sarbidea: batxillergoko espedientea (1go eta 2.mailako bataz besteko nota)
  • Froga bidezko sarrera: sarbide froga gainditu denaren ziurtagiria

Izan daiteke ikasleren batek sarbide baldintzak betetzeko agiriak oraindik ez eukitzea (batxilergoko ziurtagiria, zikloetarako sarbide frogetako emaitzak, etab.), halan eta guztiz ere, aurre matrikula egitea beharrezkoa da, gero dokumentu horreek erantsiz eskaerari.

Ikastetxeko idazkaritzaren ohiko ordutegia 9:00tik 13:00ra eta 14:30tik 18:00ra izango da.

Facebooken elkarbanatu