universidad barcelona

 

 

 PSIKOMOTRIZITATE INTEGRATZAILEA

"Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2018 ko martxoaren 21ean Hezkuntza saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1868822001"

Orue Eskolan, bere zabaltze izaera sakonari jarraituz, errealitateari behatuz eta gizarteak jasandako aldaketetan arreta handia jarriz, euskal gizartean hainbat sektoretan psikomotrizisten eskaria igotzen ari dela antzeman ahal izan dogu, lanpostu hauek betetzeko pertsonal kualifikatu falta dagoelarik.

Beste Autonomi Erkidego batzuekin konparatuz, ildo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan ez da formakuntzarik eskaini. Gaur egun bi ikastetxe soilik aurki ditzakegu psikomotrizitatearekin zerikusia duten ziurtagiriren bat eskaintzen dutenak baina hauetako batek ere ez du eskaintzen homologatutako goi mailako titulu akademikorik, hau da, esparru honetan lan egiteko gaitasuna emango duen ziurtagiria.

Orue Eskolak, gure gizartearen beharrizanei erantzuna emateko duen irrika kontutan hartuz, aitzindari izan nahi du gure erkidegoan Psikomotrizitateko Graduondoa eskainiz, ikasketa hauek lan irteera zuzen bat izan ditzaten beharrezkoak diren baldintza guztiak betez.

 

HELBURUAK                                                                        

 

SARTZEKO BALDINTZAK

1) UNIBERTSITATE IKASKETAK: hezkuntzarekin eta terapiarekin erlazionatutako unibertsitate ikasketak dituztenek (diplomatura, lizentziatura, gradua) sarrera zuzena izango dute.

2) LANBIDE HEZIKETA: lanbide heziketako goi mailako ziklo bat ikasi duten ikasleek ere sarrera zuzena izango dute.

 

LORTUTAKO ZIURTAGIRIA

Instituto de Formación Continua IL3 – Universitat de Barcelona-k igorritako ziurtagiria.

 

METODOLOGIA

 

FORMAKUNTZA PLANA

FORMAKUNTZA MODULUAK ECTS kreditu kopurua
Jokaera psikomotorraren oinarriak, funts teorikoak eta metodologia 5
Psikomotrizitatean esku hartzeko teknikak 5
Psikomotrizitateko prebentzio eta esku-hartzeko arloak 5
Psikomotrizitatea eskolan, psikomotrizitate saioak eta psikomotrizistaren papela 10
Psikomotrizitate lana beharrizan bereziak dituzten haurrekin 5
KREDITUAK GUZTIRA 30

 

 IRAKASLEAK

 

LAN AUKERAK

 

 MATRIKULAZIO PROZESUA

Beharrezko dokumentazioa: NAN-aren fotokopia, graduondora sarrera ematen dizun tituluaren fotokopia, curriculum vitae-a eta argazki bat.

 

BEHIN BEHINEKO EGUTEGIA 18/19 IKASTURTEA

http://www.orueeskola.org/upload/Calendario%202018-19%20_vf_2.pdf

 

 

logoUB_IL3_cat_horizontal

Facebooken elkarbanatu