LAN AUKERAK

Titulu hau lortzen duten pertsonek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egiten dute lan –edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan–, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten dituzte lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen diete bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten dituzte administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen dituzte.

Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean, lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

Facebooken elkarbanatu