Enplegurako lanbide-heziketa enplegu-zerbitzu publikoek landunei eskaintzen dieten tresnetako bat da, eta modu erabakigarrian laguntzen die lan merkatuan sartzen edo enplegagarritasuna hobetzen. Prestakuntza-ekintza horiei esker, ikasleek beren gaitasun profesional eta pertsonalak eskuratu, hobetu edo eguneratzen dituzte, eta lanpostu bateko esperientzia lortzen dute, behar izanez gero, lanekoa ez den praktika bat eginez. Eta horrekin enpresentzat jasota geratzen da pertsona horrek zenbateraino lan egin dezakeen prestakuntza jaso duen profil profesionaletan.

Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei prestakuntzaren arloko eskaintza zabal bat eskaintzen zaie lehentasunez, haien enplegagarritasuna modu eraginkor batean sustatzeko.

 

ZER DA PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA?

 

 Profesionaltasun ziurtagiria enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen agiri ofiziala da. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren kualifikazioei egiten die erreferentzia.

Profesionaltasun ziurtagiria formakuntzaren bitartez lortu daiteke, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan aldez aurretik eskatuta:

Informazio orria

Facebooken elkarbanatu