ZER DA LANERAKO PRESTAKUNTZA?

 

Etengabeko formakuntza eta lanerako formakuntza hainbat urtetan lan esparruan lanbide-heziketako modalitate bezala bizikide izan arren, eredu bakar batean bateratzeko beharrizana ikusi da, hau enplegurako lanbide-heziketa deiturikoa.

Horrela, Enplegurako lanbide-heziketak bizitzan zehar izandako formakuntza bermatzen duen oinarrizko tresna bat da, langile eta enpresak ezagutzan oinarritutako ekonomiara egokitzea eta prozesu produktiboetako aldaketen aurrean langileen lanbide-gaitasuna mantentzea bermatzen duena. Gainera, Enplegurako lanbide-heziketak laneratzea hobetzen laguntzen du, batez ere laneratzerakoan edo lana mantentzerakoan zailtasun handiagoak dituzten pertsonei.

Facebooken elkarbanatu