ZER DA GRADUONDOA?

Orue Eskolak, Bartzelonako Unibertsitatearen Etengabeko Prestakuntzako Institutuarekin batera, aurreko ikasketetan lortutako konpetentzien sakontzearen bidez espezializazio edo berrorientazio profesionalaren bokazio argia duen berezko graduondoa eskaintzen du.

ZER DIRA TITULU PROPIOAK?

Titulu propioak graduondoko programak dira non espezializazio akademiko edo profesional batera bideratuz, ikasleak diziplina anitzeko eta  formakuntza zehatz bat jasotzea duten helburu.

TITULU PROPIO BATEK BADU BALIORIK ESPAINIATIK KANPO?

Titulu propioek balio berdina dute Espainia barruan zein kanpoan, Unibertsitateen Lege Organikoarengandik babestuta dagoen arautu gabeko titulu kurrikular bat baita.

ZE BALIO DUTE TITULU PROPIOEK ENPRESAN?

Enpresa pribatuetan Titulo Propioek Master Ofizial baten balio berbera dute.

Administrazio publikoan, titulu propioek Etengabeko Formakuntza bezala puntuatzen dute, baina oposaketa edo leihaketaren baremazioaren arabera aldatu daiteke.

TITULU PROPIOEK HOMOLOGAZIOA BEHAR DUTE?

Titulu propioek ez dute homologazio edo akreditazio zehatzik behar, izan ere 6/2001 Unibertsitateen Lege Organikoaren 2.g) artikuluan ezartzen duen bezala Unibertsitate Publikoek titulu propioak igortzeko gaitasuna daukate.

Facebooken elkarbanatu