Aholkularitza zerbitzua

Ikastetxeenganako Aholkularitza Pedagogikoa ari da bihurtzen egungo hezkuntzaren giltzarrietako bat. Aholkularitza hori, ikastetxean bertan eta bertako beharrei erantzutera zuzendutako jarduera antolatu eta sistematiko bezala ulertzen da. Bizi ditugun garai hauetako aldaketa sozial, teknologiko zein kultural sakon eta azkarrek isla eta eragin zuzena dute hezkuntza sisteman, irakasleriarengan, bere eginbehar profesionala ahalik eta modo kualifikatuenean aurrera eramateko orduan, laguntza eta aholkularitza behar bat ere sortuz, besteak beste. 

Horregatik, ORUE ESKOLAk, hasierako prestakuntza kalitatezko baten bidez egoki prestatutako profesionalak ziurtatzeaz gain, badaki profesional horiek erakunde baten barruan eta taldelanean arituz garatu beharko dutela euren jarduera. Hori kontuan hartuz, etengabeko prestakuntza horren beharra somatuz, ORUE ESKOLA, jadanik prestakuntza estandarra eskaintzeaz gain, euren lana garatuko duten erakunde edo lantalde horrenganako neurriko aholkularitza eskaintzen ari da. Azken finean, erakunde bakoitzak behar duen formakuntza eskaintzea eta taldearen garapen prozesuan laguntzea du helburu Aholkularitza Zerbitzu honek.

aholkularitza_eskema