• Sarrera

    Bisitari edota lagun, ondo etorria! Nire irakasleetako batek esaten eban gauzak birritan baino ez dirala egin behar: behin pentsatu eta, jarraian, gauzatu. Hauxe da ITG… pentsamenduz gazte dan talde batek behin amestu eta gauzatzen doan errealitatea. Garrantzitsuena barriz, ez da nortzuk garan, zer egiten dogun baino. Web gune honetan gure egitasmoetara loturak aurkituko dozuz. Behin bisita eginda, ziur nago zelangoak garan hobeto jakingo dozuna. Gure alkartearen izen osoaren eragile leialak izatea espero dogu, hain zuzen ere, “Pertsonen Garapenerako Ikerketa Ta Garapen”-aren eragileak. Itzarrik amestera gonbidatzen zaitugu!

    ITG taldea

  • Helburuak

    Gure estatutuetan egunero betetzen saiatzen garan helburuak agertzen dira. Horra hor jarraibide nagusiak:

    • Gazteen eta helduen pentsamendu arduratsua sustatzea; gizarte-gaiei, kultureri, ekonomiari, politikeari eta moralari buruz.
    • Euskal kulturea eta euskerea sustatzea.
    • Hezkuntza maila igotzen laguntzea, maila guztietan.
    • Pertsona orori Informazio Gizartera heltzen laguntzea.
    • Prestakuntza jarduerak garatzea; gazteei, adinekoei eta gizarteratze eta laneratze zailtasunak daukazanen ingurukoei bereziki.
    • Lan prestakuntzarako, laneratzeko eta bergizarteratzeko ekintzak garatzea.
    • Kultura, gizarte eta osasun zentroen eta zerbitzuen kudeaketa soziala eta ekonomikoa sustatzea.
    • Arreta, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak garatzea.
  • Kontaktua

    Datuak
     
     

    * Hutsune beharrezkoak