Orue Eskolako Haur hezkuntzako Teknikarien bigarren promozinoko formakuntza garaiaren amaieragaz bat eginez, pasa dan ekainaren 5ean, barikuan, jardunaldi berezi bat antolatuko eban zentroak. Bertan, honez gero hezkuntzako profesionalak diran 17 ikasleei merezitako aintzatespena egiteaz gain, haur Hezkuntzako lehenengo zikloaren (0-3 urte) inguruko beste ekitaldi batzuk antolatu ziran.
Saioak 10:00etan izan eban hasiera, “0-3 adin tarteko Haur Hezkuntzaren ibilbidearen esperientzia eta etorkizunerako hobekuntza erronkak” izenburupean Josune Belamendia (Ategorritxo Haurreskola, Donostia) eta Maite Goiri (Bizkai Haurreskola, Galdakao) hezitzaileek jardun eben.
Kafea hartzeko atsedenaldi labur baten ostean, Orue Eskolagaz kolaboratzen daben erakundeen hezkuntza proiektuen aurkezpena egiteko ordua izan zan. Ikasleei euren erakundeetako hezkuntza proiektuak aurkezteko beta izan eben, eurekaz lan egin daien konbentzitu asmoz.

Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloan matrikulatzeko onartutakoen behin-betiko zerrenda, ohiko aldirako.
Haur Hezkuntzan matrikulatzeko behin-behineko onartuen zerrenda argitaratu da.
Gaur, erizainei zuzendutako "Gaixo soziosanitarioen elikadura desorekak" ikastaroaren amaieragaz batera, arlo honetan Orue eskolak HOBETUZen eskutik egin dauan etengabeko prestakuntza eskaintzari amaiera emongo jako.
2010eko lehenengo hiru hilabetekoan HOBETUZeko ikastaoen eskaintza martxan jarriko da Orue eskolan. Zentruak lantzen dituen arlo bietan ikastaroak antolatuko dira, hau da, arlo soziosanitariokoak eta haur hezkuntzakoak. Dohaneko ikastaroak dira, bereziki arlootako profesionalei zuzenduak.
© Orue Auzoa Dudeako Mikel Deuna 48340 Amorebieta-Etxano ·Bizkaia Tel.: 94 630 00 58 ·Faxa: 94 630 81 99 eskola@orue.biz