komunikabideetan

Albisteak

ORUEN BAGABILZ martxan dagoeneko!

Orue eskolak, aurten ere, Oruen bagabilz izeneko ekintzak antolatu ditu eta antolatuko ditu hainbat herritan. Martxoak 9an Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan izan ginen eta ostiral honetan, maiatzaren 4an, Durangoko Udalaren laguntzagaz, 2 eta 7 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatuko ditu Durangoko Ezkurdi plazan arratsaldeko 17:00tik 18:30tara.

Datorren maiatzaren 11an, berriz, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta parkean izango gara 17:00tik 18:30tara eta maiatzaren 18an, Igorreko Merkatarien Elkartearen (AME) laguntzagaz, Igorreko kultur etxe aurreko parkean  17:00tik 18:30tara egingo ditugu tailerrak.

Tailer hauek didaktikoak dira eta haur jolasak ere egingo dituee Orue eskolan Haur Hezkuntzako Goi mailako zikloa egiten dabilzan ikasleekin batera. Ez dago zertan aurrez izena emon beharrik eta hurbiltzen diranentzako doan izango dira.

Facebooken elkarbanatu
Twitteren elkarbanatu