komunikabideetan

Albisteak

Burmuin paralisia duten umeekin gelan esku hartzeko ikastaroa

Orue eskolak maiatzaren 4tik 18ra bitartean “Burmuin paralisia duten adingabeengan hezkuntza esku hartzea egiteko herramientak” ikastaroa antolatzen dau, ikastaro hau hezkuntzako profesionalei zuzenduta dago.

Ikastaroa Yolanda Atxa Elorduy (Masterra Heziketa Berezian eta Orue eskolako irakaslea 2006. urtetik, eskolaren hasiera-hasieratik) psikologoak eskainiko dau. Ikastaroan ASPACE  elkarteko profesionalek hartuko dabe parte. ASPACE elkartean burmuin  paralisia duten pertsonak eta beraien gurasoei laguntza ematen diete. Ikastaroa arratsaldez izango da eta 20 orduko iraupena izango dau. Premia berezien diagnositik eta definiziotik abiatuko da ikastaroa, eta eskolan zer-nolako esku hartzea izango dan definituz amaituko da, ikastetxe zabalagoak lortze bidera eta horrelako ikasleak barne izate aldera.

Facebooken elkarbanatu
Twitteren elkarbanatu