Pasa den apirilaren 20an, Etxez-etxeko laguntzaileen ikastaroa hasi zan Orue eskolan. Ikastaroan 17 ikasle langabetuk parte hartuko dute, haien asmo nagusia arlo sozio-sanitarioan leku bat izatea dalarik, ikastaroan jasoko duten formakuntzari esker. Ikastaroa INEMek eta Europako Gizarte Fondoak diruz lagundutakoa da.
Ikastaroa arratsaldez egiten da, uztailaren 28ra bitartean. Ikastaroa hasteko, Iñaki Artaza medikuak, IGURCO ORUE egoitzako geriatrak, pertsona nagusiaren erealitatera ikasleak hurbiltzeko asmoz, adinekoen konplexutasunaz ohartzeko berbaldia egin zuen. Hurrengo egunetan, Basurtuko Ospitaleko profesionalek, Durngaldeko pertsona nagusien dinamizazio arloko arduradunek eta IGURCO ORUE egoitzako langileek jardungo dute klaseen gidaritzan, egiten ikasteko helburu argia duen ikastaroa izanik.
Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloan matrikulatzeko onartutakoen behin-betiko zerrenda, ohiko aldirako.
Haur Hezkuntzan matrikulatzeko behin-behineko onartuen zerrenda argitaratu da.
Gaur, erizainei zuzendutako "Gaixo soziosanitarioen elikadura desorekak" ikastaroaren amaieragaz batera, arlo honetan Orue eskolak HOBETUZen eskutik egin dauan etengabeko prestakuntza eskaintzari amaiera emongo jako.
2010eko lehenengo hiru hilabetekoan HOBETUZeko ikastaoen eskaintza martxan jarriko da Orue eskolan. Zentruak lantzen dituen arlo bietan ikastaroak antolatuko dira, hau da, arlo soziosanitariokoak eta haur hezkuntzakoak. Dohaneko ikastaroak dira, bereziki arlootako profesionalei zuzenduak.
© Orue Auzoa Dudeako Mikel Deuna 48340 Amorebieta-Etxano ·Bizkaia Tel.: 94 630 00 58 ·Faxa: 94 630 81 99 eskola@orue.biz