komunikabideetan

Albisteak

Orue eskolak VI. Orue Sinposioa antolatzen dau

Seigarren urtez jarraian, Orue eskolak adinekoen arretarako ORUE SINPOSIOA antolatzen dau. Barakaldoko BECean izango da ekitaldi zientifikoa, datozen urriaren 20an eta 21ean, Nagusi 2011 feriaren kontestuan.

Helburua, urtero legez, arlo soziosanitarioko profesionalentzako bilgune bat sortzea da, sektorean aurrera egiteko bide bakarra prestakuntza, ikerketa eta talde lana diranaz konbentzituta baikagoz.

Gaurko prentsaurrekoan, Orue eskolaren izenean Eneritz Izak esan dauan eran, "momentu garrantzitsua da Euskadiko Gizarte Zerbitzuen garapenerako; batetik, euren jasangarritasuna kolokan dagoalako, eta bestetik, administrazioek 12/2008 Legearen ildotik, Gizarte Zerbitzuen garapena zehazten dabilzalako. Zalantza barik, adituen ekarpena kontuan hartzekoa izango da". Sinposioan sortuko dan eztabaidak, Euskadiko Gizarte Zerbitzu hobeagoak eraikitzen lagunduko dauan esperantzaz amaitu eban bere hausnarketa.

Informazio gehiago hurrengo web gunean dago eskuragai: www.orueeskola.org/simposium

Facebooken elkarbanatu
Twitteren elkarbanatu