komunikabideetan

Albisteak

Irailaren 19an hasi da Orue eskolan Geriatriako Erizain Laguntzaileentzako ikastaroa

Hautaketa prozesura aurkeztu ziran 50 hautagaietatik hamazazpik baino ez dabe izan ikastaroa egiteko aukera. Hautaketan langabetuak lehenetsi dira.

Ikasleek, hile bitan zehar, gelatik pasatuko diran profesional soziosanitarioen ezagutzak barneratzen eta teknikak menperatzen saiatuko dira. Besteak beste, Orue eskolatik pasatuko dira Basurtuko Ospitaleko profesionalak eta Adinekoen Durangaldeko dinamizazio saileko adituak, IGURCO ORUE egoitzako profesionaletaz gain. 195 ordu izango ditue osagileek, erizainek, sikologoek eta soziologoek ikasleoi lan merkatura jauzi egiteko tresnak emoteko.

Orue eskolako prestakuntza burututakoan, zentro soziosanitaroetan egingo dabez praktikak, 100 orduz. Horrek ezagutzak errealitateagaz alderatzeko aukera emongo deutsee. "Aurreko ikastroetako esperientzian oinarrituz, ikasleek praktketako zentruetan lan egiteko aukerak izango dabezala baieztatu geinke" dino Eneritz Izak, eskolako zuzendariak.

Facebooken elkarbanatu
Twitteren elkarbanatu