Gaur, erizainei zuzendutako "Gaixo soziosanitarioen elikadura desorekak" ikastaroaren amaieragaz batera, arlo honetan Orue eskolak HOBETUZen eskutik egin dauan etengabeko prestakuntza eskaintzari amaiera emongo jako.
Ikastaroetan izandako erantzuna oso ona izan da, hainbat pertsona itxaron zerrendan geratu diralarik. Izandako arrakastari heldu eta ikastaro barriak prestatzen hasita dagoz Orue eskolako profesionalak.
Aurtengo ikastaroetan Iñaki Artaza medikuak eta Itxaro Llarena erizainak jardun dabe irakasle lanetan. Hurrengo ikasturteetan zehar, erizainentzat eta zaintzaileentzat eskaintza sortzeaz gain, fisioterapia eta arlo sozialeko eskaintza prestatzeko helburua jarri dabe eskolako arduradunek.
Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloan matrikulatzeko onartutakoen behin-betiko zerrenda, ohiko aldirako.
Haur Hezkuntzan matrikulatzeko behin-behineko onartuen zerrenda argitaratu da.
2010eko lehenengo hiru hilabetekoan HOBETUZeko ikastaoen eskaintza martxan jarriko da Orue eskolan. Zentruak lantzen dituen arlo bietan ikastaroak antolatuko dira, hau da, arlo soziosanitariokoak eta haur hezkuntzakoak. Dohaneko ikastaroak dira, bereziki arlootako profesionalei zuzenduak.
© Orue Auzoa Dudeako Mikel Deuna 48340 Amorebieta-Etxano ·Bizkaia Tel.: 94 630 00 58 ·Faxa: 94 630 81 99 eskola@orue.biz