komunikabideetan

Albisteak

Arratian Psikomotrizitate ikastaroa bigarren aldiz

Datozen azaroaren 28an, eta abenduaren 12an eta 19an, Areatzan Haur Hezkuntzarako Psikomotrizitate ikastaroa bigarren aldiz antolatuko dau Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Orue eskolaren laguntzaz.

Orue eskolako profesionalak arduratuko dira bertaratzen diranei 0 eta 6 urte bitarteko umeen psikomotrizitate jarduerara hurbilpen praktiko bat egiteaz. Ikastaroak 12 orduko iraupena izango dau, 9:30etatik 13:30etara luzatuz.

Hezkuntza arloak emoten dituen lan aukera oparoak, gazteek eta erakunde antolatzaileak etengabeko prestakuntzaren garrantziaz daben kontzientziak, eta azken ikastaroak izandako erantzunak ikastaroa barriz egitea bultzatu dabe. Izen emoteak Gorbeialden egin behar dira.