komunikabideetan

Albisteak

Psikomotrizitate ikastaroa Arratian

Orue eskolak, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen eskutik, urrian zehar psikomotrizitate ikastaroa garatu dau Diman. Ikastaroaren helburua haur hezitzaile diranei edo izan nahi dabenei psikomotrizitatera hurbilpena egitea izan da.

Ikastaroak 12 orduko iraupena dau, urriaren 17, 24 eta 31an garatuko dalarik. Antolatzaileen esanetan onarpen handia izan dau ikastaroak arratiarren artean, eta Orue eskolarekin batera beste ikastaroren bat egiteko asmotan dira.