Datorren irailaren 28an hasiera emongo jako, modu ofizialean, ikastuteari Orue eskolan, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko lehenengo mailako ikasleen klaseen hasierauragaz bat eginez. Bigarren mailakoek astebete lehenago hasi ebezan klaseak.
Ohikoa dan moduan, eskolako arduradunen aurkezpenaren ostean, hitzalditxo bat izango da. Oraingoan Irune Ibarra irakaslea izango da gonbidatua.
Irune Ibarra Euskal Herriko Unibertsitateako Hezkuntza Fakultateko irakaslea da. Haurrak, haurren garapena eta ezagutzari buruzko hainbat lan egin ditu, bai Psikologiaren ikuspuntutik, bai Hezkuntzaren ikuspuntutik. Oraingo honetan, “Hezkuntza, krisitik urtetzeko giltzarri” lelopean jardungo dau.
Haur Hezkuntzako Goi Mailako zikloan matrikulatzeko onartutakoen behin-betiko zerrenda, ohiko aldirako.
Haur Hezkuntzan matrikulatzeko behin-behineko onartuen zerrenda argitaratu da.
Gaur, erizainei zuzendutako "Gaixo soziosanitarioen elikadura desorekak" ikastaroaren amaieragaz batera, arlo honetan Orue eskolak HOBETUZen eskutik egin dauan etengabeko prestakuntza eskaintzari amaiera emongo jako.
2010eko lehenengo hiru hilabetekoan HOBETUZeko ikastaoen eskaintza martxan jarriko da Orue eskolan. Zentruak lantzen dituen arlo bietan ikastaroak antolatuko dira, hau da, arlo soziosanitariokoak eta haur hezkuntzakoak. Dohaneko ikastaroak dira, bereziki arlootako profesionalei zuzenduak.
© Orue Auzoa Dudeako Mikel Deuna 48340 Amorebieta-Etxano ·Bizkaia Tel.: 94 630 00 58 ·Faxa: 94 630 81 99 eskola@orue.biz