komunikabideetan

Albisteak

Alzheimerreko gaixoen arreta ikastarorako hautaketa prozesua

Bigarren urtez jarraian, Orue eskolan Alzheimerreko gaixoen arreta ikastaroa eskainiko da. Arreta sozio-sanitariora hurbildu edota beratn jardun eta gero prestakuntza hobetu nahi dabenei zuzenduta dago ikastaroa.

LANBIDE, Euskal Enplegu Zerbituzarekin batera, azaroaren 28an emongo jako hasiera ikastaroari. 140  ordutan zehar, jardunean dagozan profesionalek Alzheimer gaixoen inguruko  klabe guztiak azalduko dituee. Hautaketa prozesua hilaren 21ean, arratsaldeko 15:30etatik aurrera egingo da.

Ikastaroan jardunean dagozan profesionalek, irakasle lanetan, eta etorkizuneko arretarako langileek, ikasle lez, topo egingo dabe, hazi ta hazi dabilen adinekoen populazioari etorkizunean arreta egokia emoteko asmoz.

Facebooken elkarbanatu
Twitteren elkarbanatu