Orue eskolako psikomotrizitateko II. jardunaldia

2016-10-25

ADI!!

Psikomotrizitate eta hezkuntza arloko profesional eta interesatu guztiei zuzenduriko Orue eskolako psikomotrizitateko II. jardunaldia abian da. Azaroaren  26an izango den elkartruke honetan landuko den gaia: “Nuevos modelos de  infancia y la educación emocional” da.

Jardunaldiko hizlariak Vicenç Arnaiz Sancho eta Mapi Urresti Ortiz izango dira, biak psikomotrizitate arloan adituak eta lan asko egindakoak.

Vicenç Arnaiz  Psikologian lizentziatua da eta haur hezkuntzako arloan aditua . 1988tik Menorcako estimulazio goiztiarreko taldean egiten du lan, gaur egun  zuzendari lez dihardu. Estatu mailan hezkuntzako aldizkari desberdinetan parte hartzen du eta Guixd’infantil y Aula aldizkariko zuzendaritza eta aholkularitza kontseiluko kide da.  Haur hezkuntza arloko ikastaro eta  jardunaldietan hizlari aditua da eta gaur egun Orue eskolan eskaintzen den  psikomotrizitate graduondoan irakaslea da.  Vicenç-ek Haurtzaroko eredu berriak: Zailtasun berriak eta aukera berriak” hitzaldia emango du, bertan gaur egungo gizarteak haurtzaroko eredu berrietan zer eragin duen eta honek eragiten dituen zalantzak eztabaidatu eta argituko dira.

 

Mapi Urresti psikomotrizista eta hezkuntza psikologian aditua da. Guraso eta  familientzat orientazio, kontsulta eta jarraipen pertsonalizatuak egiten ditu bere bulego psikopedagogikoan . Formakuntza eta tailer desberdinak ematen ditu eskolentzat eta irakasleentzat hezkuntza emozionala, gatazken konponketak, etab…bezalako gaiak landuz. Mapik Zelan landu hezkuntza emozionala psikomotrizitatearekin erlazionatutako jolasen bidez”  inguruko tailerra emango du, emozioak lantzeko ariketak eta psikomotrizitatearekin lotuak dauden jolasak bideratuz.

Jardunaldiko programa hurrengo link honetan aurki dezakezue: JARDUNALDIKO PROGRAMA

Izen ematea, web orrian (www.orueeskola.org), email bidez (info@orueeskola.org) edota telefonoz (94 630 00 58) egin daiteke. Izena emateko epea 2016ko azaroaren 23ra arte izango da.

Facebooken elkarbanatu