10 urte, 11 erronka

2016-10-21

 

Orue Eskolak aurten 10 urte betetzen ditu, 10 urte lanean, hezitzaileak trebatzen, 10 urte eta 11 erronka aurretik. 2014an Oruen Gizarte integrazioko ikasketak eskaintzen hasi ginen. Ikasketa hauek 1996an sortu ziren Estatuan, ikasketa eta perfil nahiko berria izanda oraindik ezagutaraztera eman behar da eta perfila.

 

Hamargarren urteurrena aprobetxatuz, diagnostiko bat burutzen ari gara Gizarteratze Teknikariaren lanpostua, funtzioak eta trebakuntza beharrak identifikatzeko asmoz. 10 urte aitzaki ona dira 11 erronkei aurre egiteko.

 

 

Aipatutako diagnostikoa ikasturte osoan zehar garatuko dugu eta hiru fase nagusi ditu:

  • 24 elkarte ezberdinekin batera elkarlanean burutzen ditugun praktiken ebaluaziotik eta 25 inkestetatik 2016-2017 trebakuntza eskaintza zehaztu genuen.
  • Hauen helburua, beste elkarte batzuekin batera Gizarte Teknikarien behar eta funtzioen inguruan hausnartzea izango da.
  • Diagnostikoaren aurkezpena

 

Diagnostikoan lagundu nahi baldin bagaituzu eta Gizarteratze teknikaria bazara, animatu eta  egin klik inkesta hau betez, bi minutu besterik ez dituzu beharko.

 

  • Inkesta euskaraz betetzeko:

http://www.portaldeencuestas.com/encuesta.php?ie=190322&ic=106331&c=2df60

 

  •  Inkesta gazteleraz betetzeko:

http://www.portaldeencuestas.com/encuesta.php?ie=190324&ic=106331&c=320d8

 

Bukatzeko, ez ahaztu gure TREBAKUNTZA ESKAINTZA kuxkuxeatzen !

Gizarte teknikaria, hezitzailea edo langilea bazara interesgarria irudituko zaizu eta oraindik izen ematea irekita dago.

Facebooken elkarbanatu